Pedagogia

Pedagogia

Berrikuntza nagusienetako bat Koordinatzaile Pedagogikoaren figura izan da. Bere ardura nagusia ikuspegi hezitzailea eskola kiroleko arlo guztietara hedatzea izango da. Proiektu honetan parte hartzen duten eragile guztien koordinazioa bermatuz, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea zaintzea du helburu. Ikuspegi hezitzaile hau hiru lan lerrotan bideratuko da:


Ikasleen Heziketa


Kirola eta Joko-jolasa tresna hezitzaile bezala ulertu eta kirol praktikaren ezaugarri positiboak erabili nahi ditugu. Modu honetan, eskola kiroleko programa bat garatuko da eta jarraituko da, saio guztietan helburu definitu batzuk landuz.


Hezitzaileen formazioa


Hezitzaileak proiektu honen sostengu garrantzitsu bat izango dira, azken finean, beraiek baitira haurrekin kontaktu zuzenena izango dutenak. Horregatik, gure ardura izango da, hezitzaile hauek behar beste baliabide izatea saioak kalitatez aurrera eramateko. Beraz, beraien formazioa zaintzeaz gain, formazio saioak ere eskainiko dizkiegu eta jarraipen zuzen bat egin, dauzkaten zalantzak argituz. Lan lerro honetan ere, gurasoekin lan egin nahi da. Beraien presentziak balio handia dauka guretzat eta beraiekin ere lanketa bat egingo da, guztiok helburu berdinarekin lan egiteko.





Kirola eta Joko-jolasa tresna hezitzaile bezala ulertzen dugu

ESCUELA DEPORTIVA OÑATI
Bidebarrieta kalea 2, 20560 Oñati
onatieskolakirola@gmail.com
Colaboradores